XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MANU: Errezatzalle eder orrek esan dubenez nork pagatuba bada.

JOSE: (Eskaliakin datorrela ikusten ditu mikeletiak eta mutill preso egona; eta deadar egiten du) ¡Mikeletiak, mikeletiak! (Eskalia igesten da).

Nausiya: bijua aguro, bestela achituko dute.

MANU: Emen egongo naiz, errezibua nerekin det.

MIKELA: Ez dizu baliyoko.

JOSE: (Ateraño joan ta andik) Oraindik denbora badu, bijua.

MANU: Ez, paper onekiñ arrazoya berriz ere neretzat izango da.

JOSE: Gaizki giyatzen da nausiya.

MANU: Ez dit ajolik.

JOSE: Ikusten nago gaur kartzelan lo egiñ bearko dubela.

MANU: Ez, paper au nerekin detan bitartian.

JOSE: Ara non diran: konpon bedi nai duben edo alduben gisan.

Ni banua (Abiyatzen da eta topo eginaz gelditzen dute mikeletiak).

AMAIRUGARREN IRUDIA.

Lenguak, Eusebio, Sebastián eta Joakiñ.

EUSEBIO: ¡Geldi emen! ¿Nora zijuazen?.

JOSE: Ni ez naiz (Bildurrez).

EUSEBIO: Erantzun zazu.

¿Nora zijuazen?.